Udalbiltza
Euskal Herriak, munduko beste herrialde guztiek bezala, burujabea izateko eskubidea du. Eskubide hori gauzatzen dugun bitartean, asko egin dezakegu nazioa eraikitzen joateko, izan garenari eta izan nahi dugunari forma instituzionala emateko. Asko egin dezakegu norbanakook eta asko euskal nazioaren alde egiteko prest gauden erakundeok. Horietako bat da Udalbiltza, naziogintzarako udal agentzia, Euskal Herria nazio gisa hartzen duen erakunde publiko bakarra. Udalbiltzak ideietan ere eragin nahi du, nazio erreferentziak lantzea garrantzitsua baita, baina, batez ere, Udalbiltzak arlo praktikoan landu nahi du burujabetzan oinarritutako eraikuntza nazionala, Euskal Herriko komunitateen arteko sareak, ehunak eta harremanak modu ukigarri, erabilgarri eta sendo batean eraikiz. Bizi daitekeen eraikuntza nazionala egin nahi du Udalbiltzak, praktikoa, herritarren bizimoduaren parte bihurtuko dena; hezkuntza, kultura, energia, zaintza, elikadura eta bestelako arlo guztiak bilduko dituena; herri bat Herri egiteko jardun eta harremanen sarea eraikiko duena. Jaso nahi dugun herri-eraikin hori sortzeko oinarri egokia da udala, herritarrengandik hurbilen dagoen egitura instituzionala baita. Horregatik, Udalbiltza udaletatik abiatzen da eraikuntza nazionalerako oinarriak eta egitasmoak lantzeko orduan. Letra xehez idazten diren herriek egiten dute letra larriz idatzi nahi dugun Herria. Euskal Herria. Burujabetza ukatzen diguten horiek euren egituretan eta erreferentzietan urtu nahi gaituzte. Guk, sustraiei eutsiz, adar berriak emango dituzten egitasmoak abiatu nahi ditugu, naziogintza sendotu nahi duten udalen artean elkarlana bultzatuz. Udalbiltzak behetik gora sortzen diren egiturak bultzatu nahi ditu, ikuspegi nazionala dutenak, baina herri txikietan ere bizi daitezkeenak, herriei bizia emango dietenak, herritarrekin eta herriekin batera jasoak. Udalbiltzak egia bihurtzen diren ametsak bultzatu nahi ditu, eta zuk ere parte hartu dezakezu.
7-day free trial · no credit card
Verified contacts
1
available on Kipplo
LinkedIn employees
4
1 to 10 range
Open roles
—
no listings
Distinct roles
1
indexed titles
Tech stack
0
tools in use
Monthly traffic
—
organic / mo
Sign up free to see all 1 verified contacts at Udalbiltza
Free for 7 days · 50 credits · no card · only pay for verified records.
Decision-makers and verified team members
1 contacts with verified email or phone · masked until revealed.
No verified contacts on record for this company yet.
Top roles at Udalbiltza
1 distinct titles indexed · top 1 shown.
- 1referente del tema soberania alimentaria y de los ayuntamientos de iparralde
Sign up to unlock all 1 contacts at Udalbiltza
Free for 7 days · 50 credits · no card · only pay for verified records.
Sign up to reveal 1 verified contacts at Udalbiltza
7-day trial · no credit card · cancel anytime · only pay for verified records.
Trusted by sales, marketing, and GTM engineering teams.